Baserri Bisitak

• Hitzartuta zein Familia Planen Agendako ekitaldien bidez burutzen dira.

 

• Hezitzaile eta baserritarraren laguntzarekin burutzen dira.

 

• Beizamako produktuen dastaketa egiten da.

 

• Bisita + Dastaketaren iraupena: 2,5 ordu.

 

 

(Informazioa gehiago  Aisia Ekintzak).

 

 

Zatoz eta ezagutu baserritarraren zeregina,

ikustekoa da eta!

 

 

 

AITZALDE BASERRIA

Baserri tradizionala eta dibertsifikatua

 

Maritxuk baserria jatorrizko modu dibertsifikatuan kudeatzen du; animaliak, belardiak, baratza eta soroak zainduz. Gainera asteburuetan ogia prestatzen du baserriaren aurrealdeko labean.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Baserriko tradizioak eta usadioak ezagutu.

• Ukuilua eta oilategia bisitatu eta animaliei jaten eman.

• Ogiaren prozesua eta labe tradizionalaren funtzionamendua ezagutu

• Haurrak asto gainean ibili.

ARRETA BASERRIA

Beizama Artzai Gazta, JI Idiazabal

 

Idoia-k Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura Babestuaren artzain-gazta egiten du, baserriaren ondoan dagoen gaztandegian; eta Patxi ardiez arduratzen da, bazkatzera ateratzeaz, jatekoa emateaz eta ardiak jezteaz.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Gaztandegia bisitatu eta gaztaren prozesua ezagutu.

• Ukuilua bisitatu eta ardiak jezten ikusi.

• Familiaren etnografi museotxoa bisitatu.

 

Web: www.beizamagazta.com - www.artzai-gazta.net

 

 

 

LEUNDA USTIATEGIA

Limousin arrazako behi ustiategia

 

Jon-ek limousin arrazako behi abeltzaintza familiarra zaintzen du.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Ukuilua bisitatu.

• Behien zaintza eta kudeaketa ezagutu.

• Abeltzaintzaren hiztegia ezagutu.

 

Web: www.arruti.galeon.com

LEUNDABERRI BASERRIA

Barazki kooperatiba agroekologikoa eta okindegi ekologikoa

 

Leundaberri baserrian bizitza kolektiboa eramaten da; baserrian eta baserriaz bizitzeko proiektu autogestionatuak eramaten dira: oilategia, okindegi ekologikoa eta barazkien kooperatiba ekologikoa.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Okindegia bisitatu eta ogi ekologikoaren prozesua ezagutu.

• Baratza eta negutegia bisitatu.

• Nekazaritza ekologikoa ezagutu.

 

 

 

 

URKIZAHAR BASERRIA

Mahastigintza eta txakoliña ekologikoa, JI Getaria

 

Luisja-k Urkizahar txakolin ekologikoa lortzeko mahastiak zaintzen ditu, Getaria-ko txakolina Jatorrizko Deituraduna.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Mahatsondoen zaintza ezagutu

• Txakoliñaren ekoizpen prozesua ezagutu.

• Baserriaren ikusmira hobezinez goxatzea.

 

Web: www.urkizahar.com

 

 

URKI BASERRIA

Aske hazitako Basatxerri txerriak

 

Jon eta Xabierrek txerriak zaintzen dituzte hauek aske bizi direlarik; belardietan zein basoan topatutako elikagaiak jaten dituzte (ezkurrak, gaztañak, sasiak, belarra, e.a.) euren elikadura aberastuz.

 

Bisitaren interesgarritasuna:

• Ustiategia bisitatu

 

Web: www.txerrizaleok.com

 

 

Diseño y desarrollo: no3nded

Política de privacidad | Conforme XHTML 1.1 · CSS2.0 · WAI A