DASTA EZAZU LANDA EREMUA!

Zure taldearen ezaugarriak kontutan hartuta (familiak eta talde antolatuak), zuei egokitutako ekintzak burutzen ditugu; landa eremuaren bizipen aberasgarri eta dibertigarria bat izan dezazuen.

 

• Baserri bat ezagutuko duzue, baserritarraren egunerokoa, bere produktuak eta hauen prestaketa, eta hauek gizartean betetzen duten ezinbesteko zeregina.

 

• Natura, goxatzeko, jolaserako eta ikasketarako esparru bezela biziko duzue.

 

• Txikienekin etxean errepikatu ahal izango dituzuen errezeta errazak prestatzen goxatuko duzue.

Zenbait ekintzek Beizamako produktuen dastaketa barne dute.

• Taldeka-Hitzartuta (15 lagun gutxienez). Zuk aukeratu eguna.

   Informazio gehiago Hitzartutako Ekintzen Katalogoa

 

• Plaza erreserbatuta, Familia Planen Agendan azaldutako egunetan.

  Informazio gehiago Familia Planen Agenda 2015.

 

 

PARTE HARTU!

Diseño y desarrollo: no3nded

Política de privacidad | Conforme XHTML 1.1 · CSS2.0 · WAI A