TALDE MOTA EZBERDINENTZAT PRESTATURIKO ATERPETXEA

Aterpetxea naturaz inguraturik dago, Beizamako herrixkaren herrigunean (Gipuzkoa). Bidearen azken 6 kilometroak mendi errepidez burutzen dira.

 

Euskal Herriko erdigune geografikoan kokatzena da, Donostiatik 42 kmra, Bilbotik 84 kmra eta Gasteiztik 82 kmra.

 

Landa Turismo Arduratsuaren aldeko apustua egiten dugu; gure herrialdeko natur, gizarte eta ondare ondasunak errespetatu eta babeztuz. Arrazoi honengatik Landa Turismo Arduratsu sarearen barne gaude.

 

Famili giroko eta konfidantza egonaldia eskaini nahi dugu, eroso eta lasai sentiaraziz.

Sarrera ordutegia: 16:00 – 21:00

Irteera ordutegia: 8:00 – 12:00

 

 

Eraikina zaharberrituta dago jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duelarik. Logelak literaz hornituta daude eta mendialdeari ikusmira eskaintzen dute.

 

Aterpetxea 3 solairutan antolatuta dago:

 

1. Solairua

5 bainugeladun logela / 20 lagun.

 

2. Solairua

Sukalde industriala eta Jangela zabala.

 

3. Solairua

32 lagunentzako logela konpartitua eta 2 komuna.

 

Eraikinaren ezaugarriek Egonaldi aukera ezberdinak eskaintze ditu:

Logela turistikoak et Talde handientzako ostatua.

 

Otorduak:

Logela turistikoek sukalde erabilera barne dute.

 

Talde Handientzako:

• 20 lagun baino gehiagoko taldeentzat gosari, bazkari , afari edo eramateko pic-nic zerbitzua eskaintzen dugu..

• Sukalde erabilera barne izango du, kontratatutako tarifaren arabera

Diseño y desarrollo: no3nded

Política de privacidad | Conforme XHTML 1.1 · CSS2.0 · WAI A